...

La localidad que vio nacer al navegante Juan Sebastián Elkano

Romero-Echave-Asutarren jauregia

Neoklasiko estiloko jauregi ederra, Asutarren ertzeko armarri ikusgarriarekin. XVII. mende erdi aldera on Pedro de Echave Asuk, galeoietako kapitaina zenak, bere osaba Juan Ramus de Asu, Limako zaldun nagusienetakoa zenaren negozioak kudeatzen zituen Sevillan. Gainera Echavetarrek XVI. mendeko erdialdeaz geroztik garatutako negozioak jarauntsi zituen: galeoien eraikuntza, espedizioak Ternuara eta Indiekin merkataritza. Juan Sebastian Elcanoren oinordeko bezala, 1671ean familiako lotura hori aldarrikatzen duen Elcanoren ohorezko oroitarria ezarri zuen Salbatore parrokian.