Sopranoa.,Bere bizitza osoa antzerki lirikora dedikatu zuen eta zarzuela, opereta eta operako interprete garratzitsuenetako bat izan zen XX. mendean. Musika eta kantua ikasi zuen Donostian. Musika talde ezberdinetan hartu zuen parte: Eusko Abesbatza Orfeoia, Ereseinka eta Parisko la Salle Pleyel. Bartzelonako antzerki lizeoan estreinatu zen. Espainiako antzerki lirikoko erregina bezala kontsideratu zuten. Plácido Domingo Ferrer baritonoarekin ezkondu zen eta Mexikon bizi izan ziren. Han beraien konpainia lirikoa osatu zuten. Bi seme alaba izan zituzten, Maria Jose eta Placido Domingo Embil tenore ospetsua.