...

La localidad que vio nacer al navegante Juan Sebastián Elkano

Katxapo Talaia San Anton Mendian

San Antoneko talaia Euskadiko nagusietako bat da. Bertatik Higer eta Matxitxako lurmuturren artean hedatutako Euskal kostaldea guztia ikusten da. Gipuzkoako Portu guztietako ahokoak eta baita ere Bizkaiko ekialdekoak ere. San Antoneko talaia sistema bi talaiaz dago osatuta, mendiko gailurrean bat eta haitzaren iparreko tontorrean bestea, ikusgai dira gaur egun eta Katxapo izenarekin bezala ezagutzen dira. Talaiako etxola, XX. mendekoa, eta talaia dorre zilindrikoko dorre txikiak, bi postuetan hurrenez hurren kokatuta ditu. Talaiek iraganean betetzen zuten funtsezko lana herri bakoitzaren jarduera ekonomikoari lotuta zegoen. Enbata eta ekaitzen etorrera ikusteaz gain , kortsario etsaien etorreraz abisatzen zen gerraontziak, edo arrantza-ontziak portuan babes zitezen. Arrain bankuetako eta baleen presentziaz abisatzea zen bere beste funtzio bat arrantzaleak bere harrapaketara ahalik eta azkarrenen joan zitezen . Baleen behaketan funtsezkoa izan zen, batez ere, Erdi Aroan zehar, bere harrapaketa Getaria herri bezala sortu eta baliabide ekonomiko nagusitzat izan zelarik.Portura iritsi nahi zuten itsasontzi handien presentziaren gainean abisatzen zuen , Getaria-ko marinelak bere laguntzan joan zitezen. Azkenik , inguruko portuen ontzigintza-trafikoa kontabilizatzen zen, merkataritza-ontzi atzerritarrak ematen zioten salgaien prezioak negoziatzeko ateratzen zen informazioa lortzeko asmoz, oro har zerealak, egoskariak eta gatza.