...

La localidad que vio nacer al navegante Juan Sebastián Elkano

Juan Sebastian Elkanoren estatua

Juan Sebastian de Elkanoren lehen estatua 1800. urtean egin zen Manuel de Agote y Bonechearen aginduz. Bera izan zen urte askotan Compañía de Filipinas en Cantón (China) nagusi eta beraz Getariako alkate. Estatua hau 1836. urtean lehen Karlistadan larriki kaltetuta suertatu zen eta horren ondorioz baztertua. Getariarrak ez zeuden ados Elkanoren omenezko estatuarik ez izateaz eta udaletxeak 1860. urtean laguntza eskatu zioten Foru Aldundiari. Bi erakundeen artean Antonio Palao artistari eman zioten brontzez egindako estatua egiteko enkargua. 1861. urtean herriaren itsasoko atean ezarria izan zelarik. Lan bikain honek ere Frankoren totalitarismoa jasan zuen, bere kokapenetik lapurtua izan zen eta Reina de los Mares ermitan ezarria. 1941. urtean inauguratu zuten Gudaz ibilien Baleares Itsasontzian hildako marinel guztien omenez. 1975. urtean , Franko hil eta gero estatua bere jatorrizko kokapenera bueltatu zen.