Polítikoa. 16 urterekin Espainia hartu nahi zuten frantsezen aurka borrokatu zen. Gerrate karlistan Cristina erreginaren alderdia hartu zuen. Espoz y Mina eta Monte de Ocako saiakeran hartu zuen parte. 1815ean Getariako alkate bezala eta 1844an erreinuko senadore bezala euskal foruak biziki defendatu zituen. Santiagoko Jaun, Isabel Katolikoaren Gurutze handia eta Kamarako gentil gizon izendapenak lortu zituen. Hiltzean, Diputazio probintzialak bere gorputza Getariara eramatea agindu zuen eta bere hilobia Pietatearen kaperan dago. Belgikako Fabiolaren arbasoa da.