MANUEL DE AGOTE Y BONECHEA - (1775-1803)

Itsasgizona. Manuel de Agotek Filipinasko Konpainia Errealeko kide bezala ozeano Atlantiko, Indiko eta Pazifikoan zehar 1779 eta 1798 urteen bitartean egin zituen bidai komertzialen testigantza garrantzitsua utzi du.. Getariako alkate izendatu zuten 1799 an.
PEPITA ENBIL

Sopranoa.,Bere bizitza osoa antzerki lirikora dedikatu zuen eta zarzuela, opereta eta operako interprete garratzitsuenetako bat izan zen XX. mendean. Musika eta kantua ikasi zuen Donostian. Musika talde ezberdinetan hartu zuen parte: Eusko Abesbatza Orfeoia, Ereseinka eta Parisko la Salle Pleyel. Bartzelonako antzerki lizeoan estreinatu zen. Espainiako antzerki lirikoko erregina bezala kontsideratu zuten. Plácido Domingo Ferrer baritonoarekin ezkondu zen eta Mexikon bizi izan ziren.
JOSÉ FRANCISCO DE ITURZAETA EIZAGUIRRE - (1788-1853)

Kaligrafoa. Bere artearengatik ezaguna eta oso preziatua izan zenez Estatuko bulegotan jarri zuten. "El arte de escribir la letra bastarda española", "Arte comprendiado para niños", "Colección de muestras" eta "Gran colección general de todos los caracteres europeos" idatzi zuen beste ainbat libururen artean. Bere lanek Doña Cristina, bere gobernua eta publikoaren goraipamen hoberenak jaso zituen.
JOAQUÍN MARÍA DE BARROETA Y HURTADO DE MENDOZA Y ALDAMAR - (1788-1866)

Polítikoa. 16 urterekin Espainia hartu nahi zuten frantsezen aurka borrokatu zen. Gerrate karlistan Cristina erreginaren alderdia hartu zuen. Espoz y Mina eta Monte de Ocako saiakeran hartu zuen parte. 1815ean Getariako alkate bezala eta 1844an erreinuko senadore bezala euskal foruak biziki defendatu zituen. Santiagoko Jaun, Isabel Katolikoaren Gurutze handia eta Kamarako gentil gizon izendapenak lortu zituen.
ANTONIO DE URQUIOLA - (Siglo XVI )

Itsasontzi ingeniaria. Data konkreturik ezagutzen ez den arren, XVI. mende erdia aldean jaio zen Getarian. Urola eta Pasai Lezoko Santiagoko astilleroko zuzendari izan zen. Bere eskutatik San Juan Bautista itsasontzia eta Aranburu almirantearen itsasontzia atera ziren. Kantauriko eskuadrako General izan zen eta 1600 edo 1601. urtean hil zen.