Balenciaga Museoa

Cristobal Balenciaga jostunaren lana eta bizitzan zehar ibilbide bat, aldi baterako erakusketa eta iraunkorra ...
Cristobal Balenciaga museoa
www.cristobalbalenciagamuseoa.com
Txomin Etxaniz bodega

Txakolindegi bertatik. Mahastiak erakusten dira eta upeltegiko prozesua azaltzen da. Aurkezpen bideoa ere jartzen da.
Bodegas de Txomin Etxaniz
www.txominetxaniz.com
Ameztoi bodega

Txakolindegi bertatik. Upeltegiko instalazioak eta txakolia lortzeko erabiltzen duten prozesua azaltzen dute.
Bodegas de Ameztoi
www.txakoliameztoi.com
Ezagutu Elkanoren Getaria

Getariako turismo bulegoan dagoen Juan Sebastian Elkanoren Lehenengo Mundu Itzuliari buruzko erakusketarekin lotutako bisita gidatuak. Aste Santuan hasi eta uda osoan luzatuko dira. Erakusketa bakarrik bisitatu edo Getariara bisita eginez osatu, Elkanoren aztarnen atzean. Bertan, getariarraren bizitzari lotutako herriko tokiak bisitatuko dira. Bulegora bisita: orokorra 2,5 €;/12 urtetik beherakoak 1,5 € Bisita bulegora + Getaria Orokorra 4 €;/12 urtetik beherakoak 2 € Erreserbak turismo bulegoko 943 140957 telefonoan edo infoturismo@getaria.eus helbide elektronikoan.
Antzeztutako bisitak

Juan Sebastian Elkanoren Lehen Mundu Itzulia ezagutzeko bisita bereziak familientzat eta haurrentzat. Munduko lehen itzuliaren historia ezagutzen du Juan Zubiletak, Elkanorekin batera balentria egin zuen Barakaldoko txalupariak. Prezioak: orokorra 4 €;/12 urtetik beherakoak 2 €; Ordutegiak sare sozialetan edo turismo bulegoan eguneratuko dira. Erreserbak 943 140957 telefonoan edo infoturismo@getaria.eus helbidean.
Bisita gidatu bereziak

Bisita gidatu bereziak "lehen Mundu Bira" erakusketaren komisario Xabier Alberdi Lonbiderekin. Bisita horietan erakusketaren eduki eta ezaugarri desberdinak sakonduko dira. Halaber, Elkanorekin harreman zuzena duten Getariako Turismo Bulegoan eta hainbat eraikin, monumentu eta kokapenetan dagoen erakusketa bisitatuko da.Prezioak: orokorra 4 €Ordutegiak sare sozialetan edo turismo bulegoan eguneratuko dira.Erreserbak 943 140957 telefonoan edo infoturismo@getaria.eus helbidean.
Gaintza Txakolindegia

Bisitariek mahastiak eta landatzeko modua ezagutu ahal izango dituzte, baita upategia ere, ekoizpen-prozesua ikusteko eta txakolin ezberdinen dastaketarekin amaitzeko, tokian tokiko produktuen uztarketarekin.
Gaintza Txakolindegia
www.gaintza.com/