...

La localidad que vio nacer al navegante Juan Sebastián Elkano

Arriaundi

Garate mendiko gailur-lerroan kokatzen den inguru mitikoaren izena da. Zona horretan eratzen den hareharriko geruza naturala duen bloke handitik dator izena. Bertan dago oinarrituta Ama birjinaren oinatzen kondaira. Itziarko bidean utzi omen zituen. Kondairak dio lehenik bertan zapaldu zuela, gero Zumaian, Arritokietako amabirjinaren santutegian eta azkenik Itziarren. Kondairak haitz honek erakusten dituen petroglifoak aipatzen ditu. Almetxa desberdinak, natural batzuk eta artifizialak besteak, Birjinaren oinatzen mitoa sortzen lagundu dute. Sakratu egindako harriak, landutako gurutze desberdinak dauzka, gainera. Arriaundi antzinatik sakratu egindako espazioa da. Adibide gisa Arriaundi inguruan aurkitzen diren momentu megalitikoko bi historiaurreko tumulu daude. Balio sinboliko eta mitiko honek Arriaundi-ko harria mendeetan zehar leku erreferentziala izatea eragin du. Era berean harriak erdi aroko bi bidegurutze garrantzitsuak markatzen ditu Zarautzetik Zumaira eta Getariatik penintsularen barrualdera doana. Harriaren ondoan dagoen belardiak iraganean erromesaldietako ospakizunerako balio zuen , hastapen-erritu bezala erabiltzen zuten gertuko bi sexuetako gazteek