Itsasontzi ingeniaria. Data konkreturik ezagutzen ez den arren, XVI. mende erdia aldean jaio zen Getarian. Urola eta Pasai Lezoko Santiagoko astilleroko zuzendari izan zen. Bere eskutatik San Juan Bautista itsasontzia eta Aranburu almirantearen itsasontzia atera ziren. Kantauriko eskuadrako General izan zen eta 1600 edo 1601. urtean hil zen.