...

La localidad que vio nacer al navegante Juan Sebastián Elkano

Alde zaharra

Getariako alde zaharra, kasko harritsu batean gainean dago, San anton irlaren parean. Irla hau artifizialki batu zitzaion kostari XV. Mendean. Bien artean babesa ematen diote Getariako kaiari, mendeetan zehar herriaren aberastasun iturri izan denari eta gaur egun oraindik arrantzari lotua dagoena Alde zaharreko Erdi Aroko kale paraleloak itsasalderuntz jaisten dira.

 

Oraindik Aro Berriko harresiaren aztarnez inguratua dagoen erdiguna historikoan daude monumentu nagusienak, besteak beste, balio historiko handia duten Salbatore eliza, Zarautz eta Ochoa Ibañez de Olanoren dorreak, beste hainbat jauregi eta etxe gotiko eta barrokoen aztarnak eta zenbait aztarnategi arkeologiko. Alde zaharrean aurki ditzazkegu ere erreferente gastronomiko diren zenbait eraikin eta jatetxeen kanpoaldean kokaturiko parrilak.